Erabaki bat hartu behar dogu
Aupa,
Denbora asko pasatu da nire azkenego post-etik baina hemen nago berriro. Egun osoa pasatu dot pentsatzen zeri buruz idatzi eta bueltaka ibili naz ideia batekin. Bihar goizean erabaki bat hartu behar dot. Gauza da erabaki honek nire bizitza aldatu ahal duela eta ondo pentsatu behar dot zein izango den nire azkenengo erabakia.
Bizitza osoan zehar erabaki asko hartu behar ditugu. Askotan arrisku handia daramana eta ez da hain erraza. Baina arriskatzen ez duena ez du ezer irabazten eta behin eta berriro nabil nire ondokoei ausartak izan behar garela esaten. Arriskutsuak diren erabakiak bakarrik dakarz gauzarik onenak. Ezin garela behin eta berriro atzerantz begira egon. Gainera egoera txarretatik ere gauza onak atera daitekez, beraz nire teoria jarraituz beti irabazle ateratzen zara.
Hortaz, neska-mutilok erabakirik arriskutsuenak dira onenak. Datorren post-etan esango deutsuet zein izan den nire erabakia baina jadanik nahiko ondo jakingo dozue. Adi egon.
Musu handi bat eta hurrengorarte.